Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Revolta Permanent musika taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Iker Villa eta Iker Aginaga taldeko kideak izango dituzte gonbidatu.

  • Revolta Permanent taldeko Iker Villa eta Iker Aginaga

    Revolta Permanent taldeko Iker Villa eta Iker Aginaga. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Revolta Permanent musika taldeko Iker Villa eta Iker Aginaga kideak izango dira 'Gure Kasa'ko gonbidatuak.

Barakaldoko taldeak Lobotomiak diskoa kaleratu berri du; Genesis, Kimera eta Ultravioletarekin batera, laugarren diskoa. Duela hamar urte sortu zuen taldea Mikel Becerrak, Iker Villa eta Iker Aginagarekin, eta 2014an Aitor Abio batu zen proiektu musikalera. Taldearen ibilbideaz jardungo dute, eman dituzten kontzertuak eta diskoak errepasatuz. Gainera, Euskal Herriko musikaz eta rap estiloaz ere jardungo dira.

Hitz egiteaz gain, jolasteko tarte bat ere hartuko dute. Gainera, Leire Olaberriak Iker Villa eta Iker Aginagaren amekin berriketan egiteko aukera izan du, eta Marta Elvira, berriz, Barakaldora joan da gonbidatuen bizitza pertsonala ezagutzera.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.