Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

En Tol Sarmiento musika taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Disko berriaren 'Aukera Berriak' kantua interpretatuko dute En Tol Sarmientoko kideek platoan.

  • En Tol Sarmiento musika taldeko kideak "Gure Kasa"n

    En Tol Sarmiento musika taldeko kideak "Gure Kasa"n. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, En Tol Sarmiento musika taldeko musikariak izango dira 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Iñigo Etxezarreta, Ruben Campinun, Floren Diaz, Ruben Terreros eta Javier Lucas taldekideak hartuko dituzte Telleria anaiek, eta Aukera Berriak diskoa aurkeztuko diete. 2005ean sortu zenetik, 200 kontzertu baino gehiago eman ditu talde arabarrak, eta euren ibilbidea errepasatuko dute.

Astero bezala, Ainhoa Sanchezek futboleko beste bitxikeria bat ekarriko digu. Oraingoan, Alaves taldeko jarraitzaile amorratua den bikote bat ezagutzeko aukera izan du. Azkenik, saioa dantzan bukatuko dute; izan ere, disko berriaren izen bera duen 'Aukera Berriak' kantua interpretatuko dute En Tol Sarmientoko kideek. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.