Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Karlos Nguema izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Aktore, abeslari eta dantzari moduan osatu duen ibilbidearen errepasoa egingo dute.

  • Karlos Nguema 'Go!azen'eko grabazio batean

    Karlos Nguema. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Karlos Nguema aktore, abeslari eta dantzaria izango da 'Gure Kasa'ko gonbidatua. 'Goenkale'n Nelsonen papera egiteagatik egin zen ezaguna Euskal Herrian. Geroztik, hamaika proiektutan parte hartu du; azkena, 'Ba!goaz' saioa izan zen, iaz. Bere ibilbide profesionalaz hitz egingo dute, aktore, abeslari eta dantzari moduan egin dituen proiektuak errepasatuz. 

Leire Olaberriak emango dio saioko sorpresarik handiena Karlos Nguemari; izan ere, Isabel Rodriguez, Karlosen ama, ezagutzeko aukera izan du. Bestalde, Jon Garate ere platoan egongo da. Oraingoan, Goenkalek esana atalean, telesailaren  bitxikeriak kontatuko dizkigu. Bukatzeko, Izaskun Moyano kalera irten da euskaldunok dantzan nolako abilezia dugun jakitera, eta, Doinuen Kaxa atalean, Karlos Nguemaren abesti kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.