Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Garikoitz Mendizabal txistularia izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Xabier Zabalarekin batera kaleratu berri duen diskoaz mintzatuko da, besteak beste, musikari zestoarra.

  • Garikoitz Mendizabal, EiTB Maratoian

    Garikoitz Mendizabal, EiTB Maratoian. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, musikari handi bat izango da 'Gure Kasa'ko gonbidatua: Garikoitz Mendizabal txistularia. Xabier Zabalarekin batera, Ibili munduan diskoa plazaratu berri du. Garikoitzen ibilbide profesionala oso luzea da; besteak beste, Bilboko Txistulari Bandako kide eta zuzendaria izan da, baita Gasteizko Udal Txistularien Bandakoa ere. Gainera, hainbat talderekin kolaboratu du, eta Euskal Herriko txistularien elkartean lehendakari lanetan ibili da. 

Garikoitz hobeto ezagutzeko asmoz, Marta Elvira Donostian, Getarian eta Zestoan izan da, Xabi Zabalaren eta Garikoitzen inguruan Potilleatzen. Bestalde, Jon Garate kalera irten da, Ibili munduan diskoko single berriaren bideoklipa egiteko asmoarekin. Bukatzeko, Doinuen Kaxa atalean, Garikoitz Mendizabalen abesti kuttunenak entzuteko aukera izango dugu. 

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.