Gure Kasa
21:00etan
Miren Arzalluz, gaur, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Pariseko Moda Museoko zuzendari nagusiarekin bere ibilbideaz eta etorkizuneko proiketuez arituko dira solasean.
-
Antton eta Julen Telleria eta Zuriñe 'Gure Kasa' saioan. Irudia:EiTB
Errege egunaren biharamunean, modan aditua den gonbidatu bat izango da 'Gure Kasa' saioan: Miren Arzalluz. Balenciaga museoko zuzendaria izan zen, baita Etxepare Institutukoa ere. Orain, Pariseko Moda Museoko zuzendari nagusia da. Mirenen ibilbide profesionalaz hitz egingo dute saioan. Baita etorkizunean dituen proiektuez ere. Horrez gainera, sorpresak ere ez dira faltako.
Joseba Beloki, Marta Elvira eta Aitor Francesena kolaboratzaileak platoan egongo dira. Martak eta Aitorrek Asier Agirre ezagutzeko aukera izan dute. Durangoko Tigrea goitizenez ezaguna da herrian eta munduko txapeldunordea da 5.000 metroko lasterketan. Joseba Belokik Kristina Mardaras bisitatuko du, bertso-txapelketa batean lehenengo aldiz parte hartu zuen emakumea. Bukatzeko, Doinu kaxa atalean Miren Arzalluzen abesti kuttunenak ezagutzeko tartea hartuko dute.
'Gure Kasa' 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.