Gure Kasa
21:00etan
Itziar Alduntzin kazetaria eta Gotzon Poza koreografoa, gaur gaueko 'Gure Kasa'n
EiTB
'Dantzatzen den Herria' ETB1eko saio berriaren inguruan arituko dira eta euren ibilbide profesionalak errepasatuko dituzte.
-
Itziar Alduntzin eta Gotzon Poza. Argazkia: EiTB.
Astearteko 'Gure Kasa'n ETB1eko 'Dantzatzen den Herria' saio berriaren inguruan arituko dira, Itziar Alduntzin kazetariarekin eta Gotzon Poza koreografoarekin. Bi aurkezleak euskal geografian barrena ibiliko dira herriak dantza baten inguruan biltzeko asmoarekin. Programa berriaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute 'Gure Kasa'n, eta gonbidatuen ibilbide profesionalaz ere jardungo dira.
Marta Elvira kolaboratzailea platoan egongo da, baina, aurretik, gonbidatuen inguruan potilleatzera joan da. Doinu kaxa atalean, berriz, Itziarren eta Gotzonen abesti kuttunenak entzuteko tartea hartuko dute. Bukatzeko, Dantzan! tarte berriaz gozatzeko aukera izango dute: Legazpiko Korosti eta Sustraiak dantza taldeek 'Gure Kasa' bisitatuko dute, eta, ezpata-dantzaren nondik norakoak azaltzeaz gain, dantzan egingo dute.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.