Gure Kasa
21:00etan
Txema Montoya eta Joxan Goñi 'El Conquis'eko zuzendariak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EiTB
'El Conquistador del Caribe' realityaren denboraldi berriaren hainbat sekretu kontatuko dituzte.
-
Txema Montoya eta Joxan Goñi 'El Conquis'en zuzendariak. Argazkia: EiTB
'El Conquistador del Caribe' saio ospetsuaren denboraldi berriaren estreinaldia hizpide, abentura-realityaren zuzendariak, Txema Montoya eta Joxan Goñi, 'Gure Kasa' saioan izango dira gonbidatu gaur gauean. Hamabost denboraldi egin ditu programa ospetsuak Euskal Telebistako bigarren kanalean, eta, urtero, euskal audientzia pantailara itsasten du lehiakide berrien abenturen berri jakiteko irrikaz. Hamaseigarren denboraldiaren inguruan hitz egingo dute saioan, eta programaren sekretu batzuk ere kontatuko dizkigute.
Leire Olaberria kolaboratzailea berrikuntzekin etorriko da; izan ere, jada ez ditu soilik gonbidatuen amak elkarrizketatuko, baizik eta gonbidatuen gertuko pertsonekin ere hitzartuko da; lehenengoa Julian Iantzi izango da.
Maddalen Arzallusek, berriz, abestien zaindari lanetan, Bortzirietara egin du bidaia. 'El Conquistador del Caribe' saioa Amerikan grabatu denez, euskaldunok kontinente horren omenez ditugun abestiak bildu ditu. Azkenik, Jon Garate Donostian izan da, euskaldunon adorea proban jartzeko asmoz.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.