Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

"La trinchera infinita"ko zuzendariak, gaurko "Gure Kasa"n

EiTB

Goya sarien biharamunean, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga hartuko dituzte platoan.

  • Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga "Gure Kasa"n

    Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga "Gure Kasa"n. EiTBko bideo bateko irudia.

Goya sariak banatu dituztela aitzakiatzat hartuta, Malagan izan diren punta-puntako hiru zinema-zuzendari gonbidatu dituzte gaur gauean 'Gure Kasa'ra: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga. Malagatik iritsi berritan, La trinchera infinita filmak lortutako sarien inguruan hitz egingo dute saioan, baita etorkizunera begira dituzten proiektuez ere. Gainera, horien ibilbide profesionala errepasatuko dute, batera egin zuten 80 egunean filmetik hasi eta Loreak zein Handia film arrakastatsuak ahaztu gabe.  

Hiru gonbidatuekin batera, Marta Elvira eta Leire Olaberria platoan izango dira. Marta potilleoan ibili da beste behin, gonbidatuen sekretu eta ohiturak ezagutzeko asmoz. Leire Olaberriak, bestalde, Itziar Aizpuru aktorea elkarrizketatu du. Hiru gonbidatuekin askotan egin du lan Itziarrek; besteak beste, Handia, Loreak eta 80 egunean filmetan aritu da. Garate, bestalde, atal berri batekin etorriko da. Oraingoan, ikastetxez ikastetxe ibiliko da bertako haurrekin solasean; lehenengo geldialdia Altzon egingo du. Izaskun Moyano, berriz, Donostiara joan da euskaldunoi euskal zinemaren arrakastari buruz galdetzera.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.