Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

"Aita Mari" ontziko boluntarioak izango dira gaurko gonbidatuak "Gure Kasa"n

EiTB

Izaskun Arriaran, Pello Gorrotxategi eta Iratxe Escajadillo hartuko dituzte gonbidatu platoan.

  • Aita Mari ontziko boluntarioak izango dira 'Gure Kasa'n

    Aita Mari ontziko boluntarioak izango dira 'Gure Kasa'n. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean, Aita Mari ontziko boluntarioak gonbidatu dituzte "Gure Kasa"ra. Zehazki, Izaskun Arriaran, Pello Gorrotxategi eta Iratxe Escajadillo izango dira platoan. Lantaldeak egiten duen lanaz jardungo dute, baita etorkizunera begira Mediterraneoan dauden erronken inguruan ere. Aita Mari ontzia 2018an jarri zen martxan, beharrezko funtsak bildu zituztenean. Geroztik, hamaika dira Mediterraneoan salbatu dituzten pertsonak.

Joseba Beloki eta Marta Elvira platoan izango dira gonbidatuentzako sorpresekin. Marta boluntarioen inguruan potilleatzen aritu da, eta Joseba beste aspaldiko baten bila joan da. Oraingoan, Ugutz Roblesekin elkartu da. EAJko kide historikoa eta ELA sindikatuaren sortzaileetako bat da Ugutz; gainera, sindikatuko lehendakaria ere izan zen. Bukatzeko, Doinu kaxa atalean, gonbidatuen kantu kuttunenak entzuteko aukera izango da. Eta Izaskun Moyano Donostiara joan da, euskaldunoni Aita Mari-ren inguruan galdetzeko.

"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.