Gure Kasa
21:00etan
Izaro Andres izango da gaurko gonbidatua "Gure Kasa"n
EiTB
Abeslariak bere ibilbidea errepasatuko du eta 'Limones en invierno' laster plazaratuko duen disko berriaz arituko da.
-
Izaro Andres abeslaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, azken urteetako euskal abeslari arrakastatsuenetako bat izango da "Gure Kasa"ko gonbidatua: Izaro Andres. Abeslari mallabitarrak disko berria plazaratuko du laster. Gainera, disko horretako single-a, "Invierno a la vista", urrian estreinatu zuen, eta pixka bat beranduago iritsi zen bigarren kantua, "Paris". Limones en invierno bere laugarren diskoa da. Lehenengoa 2017an plazaratu zuen, Om izenarekin. Hurrengo urtean, Hankapuntetan eta Eason kaleratu zituen, hurrenez hurren.
Platoan, Izaskun Moyano eta Maddalen Arzalluz izango dira gaurko kolaboratzaileak. Lehenengoak Oroitzapenen kaxa bat prestatu dio Izarori, haren lagunen eta familiaren laguntzaz. Maddalen Arzallus, berriz, abestien zaindari lanetan, Itziar eta Igeldora joan da. Izaroren lan berriari keinu bat eginez, negua hizpide duten abestiak bildu ditu.
"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.