Gure Kasa
Gaur, 21:00etan
"Egunak Egin Du"ko Klaudio Landa, Nerea Arriola eta Gari Arroyo, "Gure Kasa"n
EiTB
Lehiaketatxoa antolatuko dute asteazkeneko saioan "Egunak Egin Du"ko lagunak proban jartzeko.
-
Klaudio Landak "Egunak Egin Du" lehiaketa aurkezten du. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Duela aste gutxi jarri zuten abian "Egunak Egin Du" saioa lehiaketa formatuan, eta aldaketa horretaz hitz egitera datoz Klaudio Landa aurkezlea eta Nerea Arriola eta Gari Arroyo kolaboratzaileak "Gure Kasa" saiora gaur gauean. Egunero bi lehiakide eramaten dituzue, eta "Egunak Egin Du" saioko kolaboratzaileak aritzen dira haiei laguntzen. Baina nola moldatuko dira beraiek "Gure Kasa"k asmatu duen lehiaketatxoan?
Aitor Frantsesena eta Marta Elvira, berriz, Martin Perezekin izan dira. Bizkarrezur bifidoa dauka Perezek, eta bizitza osoa aulkian eman du: txikitan, haur kotxean, eta orain, gurpil-aulkian. Martin Perez Espainiako saskibaloi selekzioan aritu izan da.
"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.