Gure Kasa
22:30ean
Famatuak izango dira gaurko protagonistak "Zuen Kasatik, Gure Kasara!" saioan
EiTB
Zuhaitz Gurrutxagak, Xabier Perurenak eta Kirmen Uribek konfinamendu egoera nola bizi duten azalduko dute.
Gaurko "Zuen Kasatik, Gure kasara!" saioan famatuak izango dira protagonista. "Gure Kasa"ko platotik igaro ziren gonbidatu batzuk etxetik elkarrizketatuko dituzte orain Julen eta Antton Telleriak, Jon Plazaolak eta Zuriñe Tolonegrok.
Konfinamendu egoeran honetan zertan ote dabiltza gure famatuak? Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlea, Xabier Perurena aktorea eta Kirmen Uribe idazlea nola dauden jakingo dugu.
Gainera, Joseba Belokik Lourdes Oyarbide txirrindularia elkarrizketatuko du. Ainhoa Sanchez, bere aldetik, Edurne Garmendia irratiko esatari eta Realeko zalearekin eta Lander Otaola aktore eta Athleticeko zalearekin arituko da futbolari buruz solasean.
Bestalde, Marta Elvirak Euskal Herriko balkoien berri emango digu Balkoteoa atalean eta Maddalen Arzallus kantuan arituko da.
Ikusleak ere agertuko dira pantailan. Izan ere, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsitako "Txoria txori" abestiaren bertsioak izango dira ikusgai. Parte hartu nahi duenak gurekasa@eitb.eus helbidera edo 655 28 34 27 WhatsApp zenbakira bidal ditzake bideoak.
Jon Plazaolak bideo xelebreak grabatzen eta erakusten jarraituko du.
"Zuen Kasatik, Gure Kasara!" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.