Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30etik aurrera

Eneko Lanbea eta Unai Arrieta gimnastak, gaur, "Helmuga" saioan

EITB

Euskal Herria Kirola egitasmoaren berri ere emango du saioak.

  • Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea.

    Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB.

Gaurkoan ere, "Helmuga" saioak hainbat kirol erreportaje eskainiko ditu.

Gimnasia izango da protagonista; eta horretarako, Eneko Lanbea eta Unai Arrieta gimnastei elkarrizketa egingo die saioak. Horrez gain, "tapiz gaineko iraultzaileak" izeneko erreportajea eskainiko da. Orain arte emakumezkoen kirola izan den gimnasia erritmikoan aitzindariak dira Euskal Herrian.

Ondoren, Euskal Herria Kirola egitasmoaren berri ere emango du saioak.

"Helmuga" saioa gaur izango da ikusgai, goizeko 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.