Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30ean

Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria protagonista, gaur, "Helmuga"n

EiTB

Sarah Ugate ere ezagutuko du Ana Ramosek aurkeztutako saioak. Hainbat kiroletan aritu da donostiarra, eta egun, txakur krosean aritzen da.

  • Julen Aginagalde, eskubaloi jokalaria

    Julen Aginagalde, eskubaloi jokalaria. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Eskubaloiko eta txakur kroseko protagonistak izango dira aste honetako "Helmuga" saioan.

Alde batetik Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria izango da protagonista. Irundarra berriz ere etxera, Bidasoara, itzuli da. Munduko piboterik onenetakoa da Julen eta sekulako palmaresa lortu du.

Bestetik, Sarah Ugarterekin izango da saioa, makina bat kiroletan aritua da donostiarra, eta gaur egun txakur krosean aritzen da. Bere ibilbidearen errepasoa izango da ikusgai.

"Helmuga" saioa, Ana Ramosen eskutik, igandetan izaten da ikusgai, goizeko 11:30ak aldera, ETB1en eta eitb.eus-en.