Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30ean

Ane Mintegi tenista eta Patrick Fuentes izotz hockey jokalaria, gaurko "Helmuga"n

EITB

Ana Ramosen eskutik, kirola izugarri maite duten bi protagonista hauek gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.

  • Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea

    Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Helmuga" kirol saioak bi protagonista izango ditu nagusi: Ane Mintegi tenista eta Patrick Fuentes izotz hockey jokalaria.

Ane Mintegi Idiazabalgo gaztea izango da lehen protagonista. Egun, Bartzelonan ari da tenisean entrenatzen, eta bere ametsa eta helburu profesionaletara iristea da.

Bestetik, Patrick Fuentes donostiarra ezagutzera emango du saioak. Txuri Urdin izotz hockey taldean aritzen da eta berarentzat izotz hockeya kirol bat baino askozaz gehiago dela erakutsiko du.

"Helmuga" saioa igandeetan izaten da ikusgai, Ana Ramosek gidatuta, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.