Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30etik aurrera

Begoña Lazkano piraguista, gaur, "Helmuga" saioko protagonista

EITB Media

Horrez gain, Bilbao Mendi Film zinema jaialdian aurkeztutako bi lanen inguruan eta eskaladaz mintzatuko dira.

  • Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea.

    Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. EITBreb bideo batetik ateratako irudia.

Igande honetako "Helmuga" saioan Begoña Lazkano piraguista pasaiatarra izango da protagonista nagusia.

Horrez gain, Bilbao Mendi Film zinema jaialdiaren inguruan bi erreportaje eskainiko dira. Alde batetik, Mikel Sarasola muturreko piraguista donostiarrak bi pelikula aurkeztu ditu Bilbon. Bestetik, Alberto Iñurrategi, Iñurrategi anaiei buruzko komikiaz eta Baltistan Fundazioari emandako Wop sariaz arituko da.

Saioa amaitzeko, Mikel Saez de Urabain eskalatzaile ordiziarrak bidalitako eta Ataunen egina den eskalada erreportaje eder bat eskainiko da.

"Helmuga" igande goizetan izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.