Herri People
Gaur, 22:00etan
Itsasotik bizi diren emakumeak protagonista, 'Herri People' saioan
A.H. | EITB
Euskal kostaldea zeharkatuko du Ibon Gaztañazpik itsasoarekin harreman estua duten emakumeen bila.
Kontserberak, saregileak, arrain saltzaileak, eskabetxerak, kapitainak… asko dira gure kostaldean itsasotik bizi diren emakumeak. Horregatik, gaurko 'Herri People' saioko protagonistak beraiek izango dira: Itsasoaren alabak.
Zierbenatik hasi eta Biarritzeraino, Euskal Herriko kostaldea mendebaldetik ekialdera zeharkatu du Ibon Gaztañazpik itsasoarekin harreman estua duten emakumeen bila, eta beraien istorioak, lanak eta bizimoduak gertutik ezagutuko ditu.
'Herri People' astearteetan izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta online.
rong>.