Herriz herri
22:00etan
Unerik dibertigarrienen bilduma, gaurko "Herri Txiki, Infernu Handi"n
EiTB
Datorren astean, berriro ere, Zuhaitz eta Pagadi kalean gonbidatu bila ibiliko dira.
Gaur gauean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi azken hilabeteotako une ahaztezinetara itzuliko dira "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Gogoan al duzue etxetik mugitu gabe bizikletan herriz herri ibiltzen zen Usurbilgo Ximona? Eta Hernialdeko hamakarik onena duen Patxi? Ziurrenik, Pagadik bertan probatutako karakolak dastatzeko gogoz geratuko dira hainbat saioa ikusi ostean.
Hernialden bertan, Zuhaitz Gurrutxagak borroka ederra izan zuen harriekin. Eta Ubideko eliza gogoan du Mikel Pagadik. Halakoak izan direlako azken hilabeteak, une gogoangarriz beteak. Hernialde, Usurbil eta Ubide aipatu ditugu, baina, horiez gain, Lezama, Urkabustaiz eta Zuraidera ere egingo dute salto.
Momentu dibertigarrienen bilduma hau gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ohi bezala, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri txiki, Infernu Handi" saioan. Datorren astean, berriro ere, Zuhaitz eta Pagadi kalean gonbidatu bila ibiliko dira.