Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko 'Herri Txiki', azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena
EITB
Ostiralean, 'Go!azen'en denboraldi berriaren estreinaldia audientzia burua izan zen 4 eta 12 urte bitarteko gazteen artean %42,3ko kuotarekin.
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Arabako Asparrenan grabatutako saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen: %6,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,7ko kuota. Audientzia metatuari dagokionez, 134.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, ETB1ek ostiralean arrakastatsu estreinatu zuen 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria Basakabi udalekuko gazteen abenturen inguruko telesailaren lehen atalak %4,8ko audientzia zatia lortu zuen eta ikus-entzule euskaldunen artean nagusi izan zen %13,7ko kuotarekin. Gainera, gazteen artean audientzia-buru izan zen, 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean %42,3ko kuota bereganatuz.
Amaitzeko, nabarmena da asteburuko pilota emanaldiek lortutako datu ona. Larunbatean, Olaizola II eta Altuna III pilotarien arteko lau t'erdiko txapelketako partida bere ordu tartean nagusi izan zen %13,0ko audientzia zatiarekin (euskaldunen arteko %18,5eko kuota lortu zuen). Halaber, 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.