Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientzia

'Herri Txiki Kantari' bere ordu tartean nagusi, Gabon gauean, %13,3ko kuotarekin

EITB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztutako saioak 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

1:55

ETB1eko 'Herri Txiki Kantari' bere ordu tartean audientzia-buru izan zen Gabon gauean. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztutako saioan, euskal gizarte, politika, kultura eta kirol arloko pertsonaia ezagunenak euskal kantak abestu zituzten, audientziaren harrera bikaina bereganatuz. Saioak %13,3ko audientzia zatia eta publiko euskaldunaren %24,6ko kuota lortu zituen. Gainera, 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Herri Txiki Kantari' saioaren aurretik, 'Oholtzan' saioak eskainitako Iruñea Kantuan ikuskizunak ere, oso datu onak lortu zituen. Emanaldiak %8,8ko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen %18,7ko kuotarekin. Gainera, 92.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

ETB2ko 'Nochebuena sobre ruedas' saio bereziak umore eta gonbidatu bereziekin ospatu zuen Gabon gaua. Maribel Salas, Ion Aramendi eta Joseba Fiestras aurkezleen gidaritzapean, saioak %8,8ko audientzia zatia eta 138.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.

Aipatzekoa da gainera, ostiral gaueko 'Go!azen' saioren emanaldiak izandako arrakasta. Saioak %7,0ko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen, %19,0ko kuotarekin. Gainera, etxeko txikienen artean audientzia-buru izan zen, eta 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean %47,2ko kuota bereganatu zuen.