Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientzia

'Herri Txiki'k inoizko daturik onenekin itxi du denboraldia

EITB

Saioaren denboraldirik ikusiena izan da: %5,6ko audientzia zatia eta euskaldunen %14,3ko kuota bereganatu ditu bataz beste.

Igandean, 'Herri Txiki, Infernu Handi'ren denboraldiko azken atalean, Zuhaitz Gurrutxagaren jaioterrira joan ziren bi aurkezleak, Elgoibarko Aiastia-San Migel auzora, hain zuzen ere. Atalak harrera bikaina izan zuen: %7,3ko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen %18,4ko kuotarekin. Gainera, 153.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Inoizko daturik onenak lortu ditu 'Herri Txiki'k denboraldia honetan: %5,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %14,3ko kuota, hain zuzen ere. Halaber, saioaren historiako denboraldirik ikusiena izan da eta euskaldunen artean lidergoa mantendu du igandero. Guztien artean ikusiena 2018ko otsailaren 11n Agurain herriari eskainitako atala izan zen. Atal honek %8,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %21,2ko kuota erdietsi zituen.

'Herri Txiki'ren denboraldia amaituta, datorren asteetan herrietatik hirietara salto egingo dute Zuhaitzek eta Pagadik. Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona eta Eibarren grabatutako 'Herri City' saioak eskainiko dituzte, igandero, 22:00etan, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1