Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
'Herri Txiki' audientzia buru izan zen euskaldunen artean bere ordu tartean
EiTB
Zamudion grabatutako atala denboraldi honetako ikusiena izan da, %6,0ko kuotarekin.
-
'Herri Txiki, Infernu Handi' Zamudion. Argazkia: EiTB
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa denboraldiko ikusiena izan da, %6,0ko kuotarekin. Zuhaitz eta Pagadik Zamudiora egindako bisita, gainera, audientzia buru izan zen euskaldunen artean bere ordu tartean, %17,5eko bataz bestekoarekin.
120.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Aste honetakoa bosgarren denboraldiko seigarren atala izan da.