Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi', euskaldunen artean nagusi
EiTB
Lezoko atalak % 6,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen artean % 18,0ko kuota bereganatu zituen.
-
Zuhaitz Gurrutxaga Lezoko auzokide batekin. 'Herri Txiki' saioko irudia.
Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak ikus-entzuleen harrera bikaina izan zuen, % 6,4ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, euskaldunen artean nagusi izan zen %18,0ko kuotarekin Lezo herria protagonista izan zuen atala.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuta, Lezoko herriari buruzko atala denboraldiko ikusiena izan zen. Emanaldiak 109.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.