Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi"k oso harrera ona izan zuen
EiTB
Denboraldi berriko lehen atalak % 6ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean %14,2ko kuota.
-
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, "Herri Txiki, Infernu Handi"ko aurkezleak. Argazkia: EiTB
Igande honetan, irailaren 13an, denboraldi berria Areson hasi zuen "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak ETB1en eta eitb.eus-en.
Ikus-entzuleen harrera bikaina izan zuen, izan ere, % 6ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean %14,2ko kuota.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuta, emanaldiak 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.