Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
"Herri Txiki, Infernu Handi" 139.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EiTB
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak % 6,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 12,4ko kuota izan zituen.
-
Mikel Pagadi Hilariorekin Amasan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Igande gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak harrera bikaina lortu zuen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Amasa herrira egindako bisitak % 6,1eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 12,4ko kuota bereganatuz. Horrez gain, emanaldiak 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.