Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etatik aurrera

Andosilla, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroako Andosilla herriko biztanleekin izango dira abentura berrien bila.

0:31
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Andosillan

Gaur, azaroak 1, "Herri Txiki, Infenu Handi" saioa Andosillan izango da bertako bizilagunen istorio eta bitxikeriak ezagutzen.

Maricer Iriarte andosillarrak egingo dio harrera Pagadiri. Maricerrek herriko armarriari buruzko azalpenak emango dizkio eta Arnedoko herritarrek Andosillan lapurtutako santu batzuen istorioa ere kontatuko dio. Kontakizunekin jarraituz, Eduardo Murugarrenek fusilamendu batetik bizirik ateratako bere osabaren istorioaren berri emango du. Bere osaba Jose Mendez ezkutatuta egon zen etxea ere erakutsiko dio Pagadiri. Ondoren, hamaiketakoaren ordua iritsiko da. Unai Lopezek, herrian hain ezagunak diren brasak egiten erakutsiko dizkio, ez edonon gainera: kalean, lurzoruan egiten dituzte. Eta amaitzeko, Arkaitz Zapirainek izerditan jarriko du Pagadi; gai izango al da Pagadi duatloi bat egiteko?

Bestalde, Zuhaitzek Josetxo Tereserekin hasiko du bisita. Baratzean lanean jarriko du Zuhaitz eta porroitik ardoa edaten ere erakutsiko dio. Andosillar batengandik bilbotar batengana egingo du salto jarraian: Irantzu Azpiazuk Bilbo eta Andosilla arteko alderaketa egingo du; maitasuna dela medio, hiriko erritmo azkarretik, herriko giro lasaira etorri baitzen. Ondoren, Maite Azkonarekin egingo du topo. Saskia pipaz beteta, pipak erreko dituzte lehenengo aldiz. Horrez gain, patxarana ere egingo dute eta Maite andosillako txistulari bakarrenetakoa denez, txistuaren erritmora dantzan jarriko du Zuhaitz. Azkenik, Santa Lokari ganadutegira iritsiko da. Bertan, Miren Sanz ezagutuko du: Donezteben lurrindegi bateko langile izatetik, Andosillan abeltzain izatera igaro da. Mirenek Zuhaitz lanean jarriko du eta txahal jaioberriei esnea eman ostean, musika jarri eta sevillanak dantzatzeko gonbita egingo dio.

Andosilla bisitatuko du gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak. 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.