Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Ameskoa ibarrak, gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitz eta Pagadi Nafarroan ibiliko dira Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena ibarrak ezagutzen.

0:32
Ameskoa Ibarrak

Gaur gauean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroan ibiliko dira, Ameskoagoinea eta Ameskoabarrena ibarrak ezagutzen, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.

Pagadik Urbasaren gainaldean Dani topatuko du bizikletan doala. Ameskoa ibarrak ikusten dira bertatik eta Danik leku honek dituen hainbat anekdotaren berri emango dio. Mendiaren zati hau "monte limitaciones" bezala ezagutzen dute eta Ameskoarrek Urbasako zati horretan dituzten pribilejioez arituko dira. Danik ardiak ere baditu eta non dauden jakiteko duen teknika erakutsiko dio Pagadiri. Xabier artzaina da eta Urran bizi da. Urrak badu bitxikeria bat: garai batean jaurerria izan zen eta bertako jauntxoak, garai hartan bertan bizi ziren hiru familiei saldu zien Urra, hiru zati berdinetan, horregatik  bertan dagoen guztiaren herenaren jabe dela esaten du Xabierrek. Artatzako kanpinean Joseba topatuko du. Finlandian hiru urtez bizi ondoren, emaztearekin batera Ameskoara etorri zen, eta sauna finlandiarra ere ekarri zuen. Josebak esaten du Ameskoa izango dela bizilaguneko sauna finlandiar gehien dagoen lekua. Eta, nola ez, Pagadi ederki gustura egongo da sauna hartzen. Larraonan Iranzu topatuko du. Gaztea da Iranzu eta garbi du herrian bizi nahi duela. Baratzean gimnasia egiten arituko dira biak, herriko iturria garbituko dute eta hamaiketakoa egitera gonbidatuko du, Iranzuren bizioa den patata tortilla. 

Zuhaitzek, berriz, Anarekin hasiko du eguna Bakedanon. Urederren hainbat urtetan zaintzaile ibilitakoa da. Urte batzuetan libre zen bertan ibiltzea eta ikusitako hainbat bitxikeria azalduko dizkio. Urederren igerian ibilitakoa da Ana, baina ikasi non egin zuen erakutsiko dio. Andoaindarra da Mertxe eta Larraonan bizi da egun. "Larraonako babarrunen erregina" dela esaten diote ingurukoek. Dantzazalea da Mertxe eta Ameskoa ibarretan berreskuratu duten jai baten berri emango dio Zuhaitzi. Maitere topatuko du Eulaten. Ezkonduta, Beasaindik etorritakoa da Maitere. Kalera ateratzea ez zaio asko gustatzen eta etxeko terrazan ibiltzen da paseoan. Artzain familiakoa, egun etxe azpian du gaztandegia eta jendea etxera etortzen zaio gazta erostera. Hori bai, badu bere momentua, eta une horretan inork molestatzea ez zaio gustatzen. Frontoian Beñat topatuko du. Pilota du gustukoa Beñatek. Eulatekoak ibarretako parranderoenak direla esaten du Beñatek eta jaietan egiten dute iturrien errondaren berri emango dio Zuhaitzi, baita erakutsi ere. 

Historia hauek eta gehiago, igandero izaten dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.