Herri txiki, Infernu Handi
Audientziak
Igandeko "Herri Txiki"k denboraldiko audientziarik onena lortu du
EITB Media
Ameskoa Ibarretara egindako bisitak % 7,3ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,7ko kuota lortu ditu.
-
Zuhaitz eta Pagadi Ameskoa Ibarretan "Herri Txiki" saioko irudi batean.
Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak denboraldiko audientziarik onena lortu du: % 7,3ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,7ko kuota. 2018ko azarotik lortzen duen daturik onena da.
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Ameskoa ibarretara egindako bisitak audientziaren ikusmina piztu du eta herriko hainbat auzokideen istorio bitxi eta interesgarriak bildu dituzte. Emanaldiak 160.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.