Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:30ean

Ugao, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Bizkaiko udalerria ezagutuko dute. Armarriko galdaraz zein babarrun-jana egiteko ohituraz hitz egingo diete, eta iturriko bolari hiru buelta ematen eta gaztainak saltzen saiatuko dira.

0:36
Pagadi, Ugao-Miraballesen, gaztainak saltzen

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa Ugaon izango da gaur gauean. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Arratia-Nerbioi eskualdea bisitatuko dute, eta Bizkaiko udalerrian barrena bertako bizilagunekin solasean arituko dira, tartean herriko tradizio eta ohiturak hizpide hartuta.

Izan ere, galdara da bertan ikur nagusia, armarrian ikus daitekeen bezala; eta jaietako azken egunean babarrunak prestatzen dituzte. Beraz, babarrunak jan eta "galdara ofiziala" ikusteko aukera izango du Pagadik.

Hiru txorroko iturrian dagoen bolari hiru buelta emateko ohitura ere badute, urte guztirako herriari zorte ona emateko. Beraz, tradizioarekin bat egin eta iturri gaineko harriari hiru buelta ematen saiatuko da Zuhaitz.  

Horrez gain, mikrofonoa eskuan, gaztainak saltzen ikusiko dugu Pagadi igande honetan.

Anekdotaz jositako bisita aste honetakoa ere, Joseba, Iñaki, Txemi, Luis Miguel, Txanti, Olatz, Mariasun eta "Ugaoko Don Limpio" bidelagun dituztela.

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa igandean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.