Herri txiki, Infernu Handi
22:15ean
"Herri Txiki, Infernu Handi"ren denboraldiko azken atala, gaur gauean, Elbeten
EITB Media
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Baztango bailaran kokatutako herri honetako auzokideen istorio bitxienak ezagutuko dituzte.
Gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldiko azken atalean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Elbeten izango dira, Baztango bailaran.
Pagadik herriko kontuak ezagutuko ditu Peioren laguntzaz. Ondoren, herritik barrena doala, Felisa izeneko emakume alaiarekin egingo du topo eta gazte mantentzeko sekretuak entzungo ditu haren ahotik. Horrez gain, Kote kamioilaria ezagutuko du; realzale amorratua da eta hori kamioian ere erakusten du. Azkenik, errekan gauza bereziak arrantzatzen topatuko du Belen, eta arrantzan lagunduko dio Pagadik.
Zuhaitzek, berriz, Puri ezagutuko du lehendabizi. Iratzartzen lagundu, eta gosari bikaina prestatuko dio Purik. Bestalde, Ramonek Zuhaitzi lana zer den erakutsiko dio eta etxeko animalia kutunak erakutsiko dizkio, baita diskoteka ere. Azkenik, Manuelek gidatzeko abilezien berri emango dio Zuhaitzi eta bere afizioak ere jakinaraziko dizkio.
"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.