Hitzetik hortzera
Txapelketa Nagusiari begira
Segurako bertsoaldi onenak, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n
A.E. | EiTB
Ander Fuentes Mujika Itturri, Beñat Iguaran Amondarain, Felix Zubia Olaskoaga, Jon Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Gaztelumendi Arandia arituko dira lehian.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egiten ari da 'Hitzetik Hortzera' udazken honetan. Larunbatean, Seguran jokatuko da bigarren final-laurdena, eta hango bertsoaldi onenak eskainiko ditu igande honetan, 15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.
Ander Fuentes Mujika Itturri, Beñat Iguaran Amondarain, Felix Zubia Olaskoaga, Jon Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Gaztelumendi Arandia arituko dira kantuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final-laurdenean, Seguran.
Larunbatean, 17:00etan hasiko da saioa, Baratze pilotalekuan. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da Bastidako finalaurrekora, eta besteak gainerako final-laurdenetako puntuazioen zain geratuko dira.
15:00etan ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en Seguran gertatutakoa.
>