Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

17:00etan

Maule-Lextarreko 3. finalaurrekoa, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Irungo bertsoaldi onenak, 'Hitzetik Hortzera'n, igandean.

Maule-Lextarren jokatuko da gaur Euskal Heriko Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa. Oholtza gainera igoko dira Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, eta Saroi Jauregi aurkezlea. Gainerako finalaurrekoen antzera, saio hau ere zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren eskutik.

Asteazkenean Irunen jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa, eta hango bertsoaldi onenak eskainiko dira igandean, 15:00etatik aurrera, ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' telebista saioan. Han izan ziren kantuan Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, eta Maite Berriozabalek aurkeztu zuen saioa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista