Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan | EITB Hitzetik Hortzera

Hitzetik hortzera

09:00

Hitzetik hortzera

15:00etan

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n

EiTB

Halaber, Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak entzungo ditugu.

  • Eider Perez 'Hitzetik Hortzera'ko aurkezlea.

    Eider Perez 'Hitzetik Hortzera'ko aurkezlea. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Antxoka Agirre ikertzailearen doktore tesia aletuko dute, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n. 1823-2018 urte bitartean, bertsolaritzak komunikabideetan izan duen bilakaera ikertu du eta baita mugimenduaren eragiletzaren historia ere. Bertsoaldiak ez dira faltako: Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak entzungo ditugu.

Historian zehar izandako aldaketak aztertzeko leiho ona dira hedabideak. Egunkarietako paperek eta irrati uhinek garai bateko errealitate zatitxo bat gordetzen dute. Horiek ondo aztertzeak gaurkoari begiratzeko dugun modua alda dezake. Antxoka Agirrek bertsolaritzak azken bi mendeetan komunikabideetan izan duen presentzia ikertu du. Igandean, 'Hitzetik Hortzera'n, zerekin topo egin duen jakingo dugu.

1823-2018 denbora tartea zergatik aukeratu duen azalduko digu Agirrek, eta hedabideetan bertsolaritzaren presentziak zer nolako bilakaera izan duen galdetuko diote. Era berean, gertaera hori eragin duten norbanakoak aztertu ditu; zentzu horretan, azpimarragarriena zer izan den azalduko digu.

Jon Barberenaren omenezko bertso saio literarioa

Elizondon bertso saio literario goxoa eta hunkigarria izan zen. Jon Barberenak gidatutako saioa izan behar zuena, bere omenezko saio bihurtu zen. Haren poemetatik abiatutako gaiei kantatu zieten Alazne Untxalok eta Julio Sotok, Dani Martiarenak gidatuta. Saioko bertsoaldi onenak ikusiko ditugu, Gabonetan eta urte hasieran izan diren Elgoibarko, Oiartzungo eta Ondarroako bertso jaialdiekin batera. 

'Hitzetik Hortzera', 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en; eta astelehenetik aurrera EiTB Nahieran atarian.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena