Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Amaitu berri den "Hitzetik Hortzera"ko denboraldian egin zuten hernaniarraren inguruko saioa berreskuratuko dute.

  • Eider Perez eta Maialen Lujanbio solasean, "Hitzetik Hortzera" saioan

    Eider Perez eta Maialen Lujanbio "Hitzetik Hortzera"n. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Amaitu berri duen denboraldian "Hitzetik Hortzera"k Maialen Lujanbiori eskainitako saioa izango dugu ikusgai gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Ia 30 urte bete ditu plazaz plaza kantuan, eta egindako ibilbide, mugarri eta asmoen inguruan ariko da hernaniarra Eider Perezekin.

"Egindako bidearen oroimen ederra daukat, lagunekin egin dut eta mugimendu eder baten parte sentitzen naiz". Hiru hamarkadako ibilbidean izandako mugarri artistikoei eta ideologikoei buruz aritu zen solasean, baita hartu izan dituen erabaki, egindako ahalegin eta bizi izan duen inguruari buruz. Bat-batekotasunak dauzkan baldintza estuetatik ihes egiten uzten dioten proiektu pausatuek zer ematen dioten kontatu zuen.

1992. urtean Hondarribian egin zuen Maialen Lujanbiok bere lehen plaza bertako emakume taldeak bultzatuta: "Niretzat oso garrantzitsua izan da Hondarribia eta bertako emakume taldea". Lehen plaza hartatik gaur egunera arte bertsolari bezala emandako teorizazio mailaren garatze prozesuan murgilduko gaitu igandeko saioan: "Teorizaziora esperientziatik iritsi naiz". Hein handi batean gizon artean ibilitako bide honetan izan dituen ezaugarriez galdetu, eta, noski, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan egindako ibilbide oparoari ere egingo zaio tartea: "2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian aurrerapauso bat eman nuen".

Gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, hitzordua bertsolaritzarekin eta Maialen Lujanbiorekin.