Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan | EITB Hitzetik Hortzera

Hitzetik hortzera

10:00

Hitzetik hortzera

15:00etan

Itxaro Bordarekin solasean, gaur, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB

Idazleak harreman estua du bertsoarekin. Hainbat bertso sorta, kopla eta olerki argitaratu izan ditu, eta plazan ere kantatu izan du, nahiz eta bere alderdi hori ez den hain ezaguna.

  • Itxaro Borda, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

    Itxaro Borda, "Hitzetik Hortzera" saioan. Argazkia: Bertsozaleen Elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Baionako Atalante zineman elkartuko da Itxaro Bordarekin asteburu honetako "Hitzetik Hortzera" saioa. Txiki-txikitatik hasi zen idazten baionarra; bere ibilbidean hainbat poema liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu. Prentsako kolaboratzailea eta Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat ere bada, beste hamaika proiekturen artean.

Bertsolaritzak nabarmen eragin du idazlearen bizitzan. Esate baterako, "Itxaro" izena bere lehenengo bertso sorta argitaratzeko aukeratutako izengoitia da, familiari gehiegizko azalpenik ez emateko asmatu zuena. Itxaro Borda bertsotan entzuten den grabazio bat ere eskuratuko dute Ernest Alkhaten bidez, 1978ko Aiherrako Aberri egunekoa.

Ermuko, Larrabetzuko eta Mungiako bertsoak

Gai umoretsu zein serioak landuko dituzten bertsoaldiak entzuteko aukera ere eskainiko du saioak Ermuko, Larrabetzuko eta Mungiako jaialdiei esker: bertsolariak barrez lehertzen ikusteko eta entzuteko aukera izango da igande honetako saioan.

Bestalde, Jose Antonio Ostolaza, "Rubio", Markina-Xemeingo bertsozalea ezagutuko dute. 1988. urtean EITBn Sebastian Lizasok eta Xabier Amurizak osatuko zuten saio bat aurkeztuko du bertsoaldi kutunari dagokionez.

"Hitzetik Hortzera" saioa gaur izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena