Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

ETB1

"Hitzetik Hortzera" saioaren eskaintza bikoitza, asteburu honetan

EITB Media

Gaur gauean, 'Bidea da borroka' izeneko komikiaz arituko dira solasean Beñat eta Unai Gaztelumendi sortzaileekin. Bihar, berriz, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko bertsoaldiak eta txapeldunaren hitzak bilduko dituzte.

  • Eider Perez Gazteluzmendi anaiekin hizketan

    Eider Perez Gazteluzmendi anaiekin hizketan. Irudia: Bertsozale Elkartea

"Hitzetik Hortzera"k bi saio prestatu ditu asteburu honetarako. Gaur gauean, ohiko ordutegian, Unai eta Beñat Gaztelumendi izango dituzte protagonista. Argitaratu berri duten Bidea da borroka izeneko komikiaz arituko dira solasean Eider Perez aurkezlearekin. Horrez gain, Bilboko BIRAn izandako bertso saio musikatuko irudiez eta Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izandako saioko bertsoaldiez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, 21:00etatik aurrera. 

Igandean, programa berezia egingo dute aurreko asteburuan jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren inguruan. Anaitasuna kiroldegiko giroa, bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko dituzte, 15:00etan. 

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko dira eta ondoren EITB Nahieran izango dira ikusgai.