Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Bizkaiko Txapelketaren finalaren atarian, gaur, "Hitzetik Hortzera"

EITB Media

Finalerdietako bertsoaldien hautaketa eskaintzeaz gain, Moises Enbeita eta Joseba Etxebarria aurtengo txapel-emaileekin elkartuko da saioko lan-taldea.

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerdiei erreparatuko die "Hitzetik Hortzera"k

    Bizkaiko Bertsolari Txapelketaz "Hitzetik Hortzera"n. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Abenduaren 18an jokatuko da Bilbon 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, eta aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan, denboran atzera egin eta finalerdietako bertsoaldien hautaketa eskaintzeaz gain, Moises Enbeita eta Joseba Etxebarria aurtengo txapel-emaileekin elkartuko dira.

Pandemiak iazko urtea baldintzatu zuenez, aurtengora atzeratu behar izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere, baina azkenean lortu du bere bidea hasi eta amaitzea. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatu dira, Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun, eta final handiaren zain dago orain. Hiru saio horietako hautaketaz gozatzeko aukera izango dugu aste honetako "Hitzetik Hortzera"n.

Zortzi bertsolari hauek lortu dute abenduaren 18an Bilbao Arenan, Miribillan, jokatuko den finalean kantatzeko txartela: Gorka Pagonabarraga Agorria, Etxahun Lekue Etxebarria, Nerea Ibarzabal Salegi, Aitor Bizkarra Ruiz, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Onintza Enbeita Maguregi.

Larunbatean, 21:00etan, "Hitzetik Hortzera", ETB1en eta eitb.eus-en.