Hitzetik hortzera
Larunbatean, 15:00etan
Hitanoa eta bertsolaritza eskutik helduta, "Hitzetik Hortzera" saioan
EITB Media
Azken urteetan hitanoaren erabilera bultzatzen ari dira hainbat herritan, tartean bertso saioak antolatuz. Besteak beste, Ingo Xonau ekimena abiatu zuten iaz Oñatin, bertako hitanoa biziberritzeko asmoz.
Aste honetako "Hitzetik Hortzera" programan, proiektu horren bultzatzaileetako birekin elkartuko dira proiektuaz gehiago jakiteko. Mirari Sagarzazu eta Idoia Etxeberria dira Oñatiko Ingo Xonau ekimenaren bultzatzailetako bi, eta haiekin izan da "Hitzetik Hortzera".
Oñatiko hitanoa berreskuratzeko proiektua da Ingo Xonau, eta hainbat ekintza antolatu dituzte, tartean HIKA bertso saio bat ere. Nola moldatzen ote dira bertsolariak? Baina Oñatin bakarrik ez; beste hainbat herritan ere ari dira bultzatzen hitanoaren erabilera. Arrasaten ere noka bertso saioa antolatu zuten iazko urte amaieran, eta saio hartako bertsoaldi berezienak ere izango ditugu ikusgai eta entzungai.
Markina-Xemeinen urteroko zita den kontzesiotako saioko bertsoaldien hautaketa ere bilduko du asteburuko "Hitzetik Hortzera"k.
Bertsoaldi Kuttunaren atalean, berriz, Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eramango gaitu bueltan.
"Hitzetik Hortzera" gaur, 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1ean eta eitb.eus.en.