Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Oihana Bartra eta Gari Otamendi parez pare, "Hitzetik Hortzera" saioan, gaur

EITB Media

Gainera, Oñatin eta Amurrion izandako bertso saioen bilduma eskainiko dute.

  • Oihana Bartra eta Gari Otamendi.

    Oihana Bartra eta Gari Otamendi.

Binakako elkarrizketei ekingo die "Hitzetik Hortzera" saioak aurten, eta lehen saioan parez pare jarriko dira Oihana Bartra bertsolaria eta Gari Otamendi dantzari eta musikaria, Bilboko BIRA espazioan. Beraien jardun artistikoen bidegurutzeez, txapelketez, gorputzaz eta beste hainbat gairi buruz arituko dira solasean. 

Amurrion eta Oñatin ere izango da "Hitzetik Hortzera" programa; bi herriotan egiten dira urte hasierako bertso saiorik sonatuenetako bi eta bertan entzundako bertsoen bilduma eskainiko dute.

"Hitzetik Hortzera", gaur ikusgai, 21:00etan, ETB1ean eta eitb.eus.en.