Hitzetik hortzera
21:00etan
Bapatean bertso bildumari buruz, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan
EITB Media
Duela 34 urtetik Bertsozale Elkarteak egiten duen argitatalpenaren nondik norakoak emango dizkigu ezagutzera Eider Perezek. Horretarako, Xenpelar dokumentazio zentrora joango da.
-
Eider Perezek Karlos Aizpurua elkarrizketatuko du.Argazkia: Bertsozale Elkartea
Aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan, Bapatean bertso bildumaren muinak arakatuko dituzte. 34 urte igaro dira, urtero, hutsik egin gabe, Bertsozale Elkartea argitalpen hau kaleratzen hasi zenetik. Antologia idatzian eta audio formatuan argitaratu izan da; aurten, paperean aterako da, eta formatu digitalean ere eskuragarri dago jada bdb.bertsozale.eus web atarian. Xenpelar Dokumentazio Zentroan koordinatzen dute lana eta bertara joango da Eider Perez Karlos Aizpuruarekin hitz egitera.
Bi jaialditako bertsoaldi onenen bildumarekin osatuko da programa. Batetik, aurtengo Bertsoaroaren barruan Iruñean egindako jaialdian, Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregik hartu zuten parte, eta Maialen Belarra izan zen gai-jartzailea. Bestatik, Lezon, Amets Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariek abestu zuten Unai Elizasuren aginduetara.
"Hitzetik Hortzera", gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.