Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Korrikaren 22. edizioa, gaur gauean "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Medua

Aurtengo kantuaren hitzen egilearekin elkartu dira, Sustrai Colina bertsolariarekin. Zigoitiako AEK-ko kide den Josu Aldamarekin ere hitz egingo dute; izan ere, Korrika Kulturalaren baitan, ekitaldiz beteriko eguna antolatu dute bertan, bertso bazkaria tartean.

1:17
Eider Perez eta Sustrai Colina

Gaurko "Hitzetik Hortzera" Korrikari eskainiko diote. Badator 22. edizioa eta "Hitzetik Hortzera" programan ere mundu bat eraiki nahi dute hitzekin. Bertsolaritza du ardatz saioak, eta hitza osagai nagusi. Beraz, aurtengo kantuaren hitzen egilearekin elkartuko dira, Sustrai Colina bertsolariarekin. Horrez gain, Zigoitiako AEK-ko kide den Josu Aldamarekin ere izango dira.

Aurtengo Korrikako abestiaren hitzak Sustrai Colinak egin ditu. Kantuaren sormen prozesuari buruz gehiago jakiteko Iruñeko AEKn elkartu dira berarekin, eta Korrika nola bizi duen kontatu dio Eider Perezi. Enkargu honek sorrarazi dion ilusioari buruz ere mintzatu dira.

Bestalde, Josu Aldama Zigoitiako AEK-ko irakaslearekin ere elkartu da "Hitzetik Hortzera" Gopegiko txokoan. Bertan Korrika Kulturalaren baitan ekitaldiz beteriko eguna antolatu dute, tartean, bertso bazkaria. Zigoitian, Araban eta Euskal Herri osoan Korrika Kulturalak AEKrentzat duen garrantziaz hitz egin du Josuk.

Zigoitiako bertso bazkaria eta Mendaroko jaialdia

Korrika Kulturalaren baitan, Zigoitian antolatu den bertso bazkariko bertsoaldiak eskainiko ditu aste honetako saioak. Kantuan aritu dira Onintza Enbeita eta Xabi Igoa.

Gainera, Mendaroko bertso jaialdiko bertsoaldiak ikusteko aukera izango da; kantuan, Andoni Egaña, Ane Labaka, Eli Pagola eta Maialen Lujanbio.

"Hitzetik Hortzera" 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.