Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

4. atalaren aurrerapena

Matxinada basoan, gaur gauean, 'Izan Invictus' saioan

Joko zikina izango da nagusi desafioan, Sudupe eta Isma taldeetako kapitainak direla. 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:20

Aste honetako desafioan bi taldeek uste dutena baino askoz ere gehiago izango da jokoan. Leitzaranek orain arte bere aurpegirik politena erakutsi du, baina Euskal Herriko basorik ilun, umel eta gogorrenetarikoa ere badela erakutsiko die aste honetan "Izan Invictus"eko lehiakideei.

Leitzaranen gogortasunaren inguruan susmoren bat badutelako edo, aspaldiko jokorik zikinena erakutsiko dute Sudupek eta Ismak sare gainean, kapitain izatearen ohorea ahaztuta.

Nola edo hala, desafio gogorra jokatuko dute bi taldeek, eta gogotik saiatuko dira guztiak, gaua baso euritsu eta hezean igarotzea baitago jokoan. Kapitaina izatea hain erraza ez dela ikusiko dute bi soldaduek, eta, bitartean, galoiak galtzea zein gogorra den ikasiko dute Alexek eta Manu Maritxalarrek. Boxeolari ohiari primeran datorkio taldearen zama gainean hartu behar ez izatea, bere besoak ez baitauka itxura onik. Halere, mingaina beti bezain luzea du, arerioak sutan jartzeko pronto. Bi taldeen arteko adiskidetasuna amaitu da, eta horrek joko zikina ekarriko du.

Ez galdu "Izan Invictus", asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.