Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

22:30ean

'Izan Invictus'en final handia, gaur gauean, ETB1en

EITB

EITB

Andorrako Europako 'Spartan Race' txapelketan lehiatuko dira bost finalistak. Irabazleek 'Conquis' saiorako txartela lortuko dute.

0:24

Iritsi da 'Izan Invictus' saioko final handia. Nekanek, Aiorak, Sudupek, Seletak eta Gontzalek ustekabe ikaragarria jasoko dute Invictus izateko egin beharko duten proba ikustean. Gure finalistek bazekiten azken desafioa gogorra izango zela, baina ez horrenbeste. Lasterketa bereziren batean parte hartu beharko dutenaren susmoa ere hortxe dago, baina inork espero ez duenarekin egingo dute topo: 'Izan Invictus'eko final handia munduko lasterketa gogorrenean jokatuko da. Bai! Txapeldunak maila aparta lortu duela baieztatu beharko du Andorrako Europako Spartan Race txapelketan.

Lasterketaren izena entzuteak dardara eragiten du eta bere berezitasunak jakiteak bitan pentsarazten du zer egin: parte hartu ala etxean geratu. Adi! Izan ere, Spartan Race lasterketan kategoria desberdinak daude, baina euskaldunok garenez maila gogorrenean izango gara, "Beast" (piztia) kategorian. 24 kilometro eta 30 oztopo baino gehiago. Samurra, ezta?

Paseo txiki horri Andorraren garaiera lotzen badiogu -2.000 metro-, eski pistak igo beharko dituztela gehitzen badiogu eta egun horretan elurrak dena zuritu dezakeela gehitzen badiogu, atera kontuak! Gure boskoteak ez du ez lan erraza izango. Desafioaren xehetasunak ezagututa, apustuak egiteko ordua iritsi da.

Boskotea esan dugu, baina gogoratu Gorrotxa ere hortxe galdeikurrarekin dagoela. Aurreko atalean, bere ibilbide ona baloratzeko eta motibatzeko asmoz, saioak finalean parte hartzeko aukera eman zion ermuarrari. Agian, hobe luke erronka galdu eta etxean geratzea Andorrakoa ez baita txantxa izango. Batek daki!

Aurreko atalean jakin genuenez, lasterketa irabazten dutenek (neska batek eta mutil batek) sari berezia izango dute: hurrengo 'El Conquistador del Caribe' saioan parte hartzeko aukera! Nortzuek lortuko dute 'Conquis' saiorako txartel preziatua?

Erantzuna, 'Izan Invictus'en final handian, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.

Izan invictus!!!

an invictus!!!