Itxi

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Euskal kostaldea

'Itsasontzi Baten' saioko unerik onenak, gaur gauean, ETB1en

A.E. | EiTB

Ibon Gaztañazpik eta Maitena Salinasek Getarian hasi zuten bidaian hamaika une gogoangarri bizi izan dituzte, euskal kostaldeak eskaini digun abentura ahaztezin honetan.

Bi hilabetetan bizitako unerik berezienak berriro ikusteko aukera izango dugu igande honetan 'Itsasontzi Baten' saioan. Ibon Gaztañazpik eta Maitena Salinasek Getarian abiatu zuten bidaian hamaika une gogoangarri bizi izan dituzte, euskal kostaldeak eskaini digun abentura ahaztezin honetan.

Bien artean sortu den harremanak eman dituen unerik onenak ikusiko ditugu programa berezi honetan. Algara, une hunkigarri eta irrigarriak izango ditugu nonahi.

Abenturak leku garrantzitsua izan du saio honetan, eta Ibonek eta Maitenak egindako kirolik harrigarrienak gogoratuko ditugu. Parapentea, urpekaritza, flyboarda eta beste hainbat kirol egiten ikusi ditugu protagonistak uda honetan.

Halaber, hamaika pertsona interesgarri ezagutu ditugu. Hondarribian Beñardo, Zumaian Amaia eta bere familia…

Bapo jateko aukera paregabea ere izan dute uda honetan. Orioko bisigua, Gorlizko lanpernak eta antzeko gutiziak. Jandakoen menua errepasatuko dugu igande honetako saioan.

Udak gauza asko egiteko aukera eman digu, eta oroitzapenik onenak berriro ikusteko parada izango dugu. Igande honetan, 22:00etan, 'Itsasontzi Baten', eitb.eus-en eta ETB1en.

ong>.