Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Industrializazioa Xabi Solanoren eskutik, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Industria iraultzaren gako garrantzitsuenak aztertuko dituzte Elena Amezaga, Josu Agirre, Ainara Martinez, Javier Puertas, Jose Ignacio Malaina eta Agurtzane Elustondo lagun dituztela.

0:33
Xabi Solano

Gaur gauean, Euskal Herrian aldaketa gehien izan den aroa, industrializazioa, izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Xabi Solano musikariak izango du, oraingoan, irakasle postuan jarri eta gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean kontatzeko erronka. 

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, gaur egun erabiltzen diren tresna eta hainbat ohitura nola sortu ziren ikasi eta gure lurrek gordetzen dituzten istorioen altxorrak ezagutzeko aukera izango dugu. 

Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen eskutik industrializazioaren garaiak gordetzen dituen sekretuak ere ezagutuko dituzte. Tartean izango dira, Elena Amezaga, Josu Agirre, Ainara Martinez, Javier Puertas, Jose Ignacio Malaina eta Agurtzane Elustondo.

Industrializazioari buruz ikasitako guztia, Sestaoko Labe Garaietara gerturatutako ikasleei azaldu beharko die gero Xabi Solanok, baina ez edonola. Musika tresna eta mikrofonoen aurrean duen trebetasuna nahikoa izango al da industrializazioaren bizimodu aztoratua irakasteko?

"Itxi Liburuak" saioa ostegunetan dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.