Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

22:30ean

Musuak, selfiak eta janari errumaniarra, gaurko "Jateko Modukoa" saioan

EITB Media

Ekialdeko Europako menua eta asko bidaiatzen duten parte hartzaileak izango dituzte aste honetako saioan.

0:41

Gaurko "Jateko Modukoa" saioan, Ines estatubatuar/donostiarrak, Paula andoaindarrak eta Ingalaterran bizi den Ane sopeloztarrak saltsa jarriko dute sukaldean. Hiru neskek Cristian gonbidatuarentzat kozinatu beharko dute, bere gustua limurtu eta, era berean, zornotzarraren bihotza bereganatzeko. Oraingoan ere, menu osoa dastatzeko eta hitzordu pikanteak izateko aukera izango dute.

Modeloa da Cristian eta orain arte harreman esporadikoak izan dituen arren, hori aldatzeko gai den neska bat ezagutzeko gogoz dator "Jateko Modukoa" saiora. Moda lanean Londresera joatea da bere ametsa; aurkituko du bidaia horretan lagunduko dion neskarik? Gazteak izan arren, asko bidaiatu duen laukotea izango dugu aste honetako saioan; New York, Londres, Errumania, Sheffield zein Hungaria. Zein sukaldari gustatuko zaio lehen begi kolpean, Ines kosmopolita, Paula bidaiazalea edo Ane elektrikoa?

Errumanian jaio zen Cristian eta Zornotzan bizitzen urteak daramatzan arren, ez du bere sorterriko gastronomia jateko ohitura galdu. Etxeko errezeta bat ekarri du lehen platererako. Bigarren errezeta ere Ekialdeko Europatik dator, eta oraingoan garrantzia berezia emango dio aurkezpenari. Errumaniako menua prestatu beharko dute, beraz, aste honetako saioan; alegia, sukaldariek sekula ere ikusi edo probatu ez dituzten jakiak. Hala ere, irudimena dantzan jarrita, nesketako batek Cristianen gustua limurtu eta puntuazio altuena eskuratuko du 10 punturekin.

Saltseoa nagusi izango da saioan eta hitzorduetan gora egingo du tenperaturak. Elkar hobeto ezagutzeko gai intimoak izango dituzte hizpide eta bakoitzak bere arma sekretuak erabiliko ditu gonbidatuaren arreta bereganatzeko. Inesek, adibidez, abestu ere egingo du, bat batekotasun-teknika baliatuz. Selfie pikanteak egingo ditu Cristianek sukaldariekin, norena izango da pikanteena?

Plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du gonbidatuak. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du, afari erromantiko batean. Bertan, biek jakingo dute ea Cristiani gehien gustatu zaion sukaldariak prestatu dituen jateko moduko plater gehien.

"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.