Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:15ean

Mungian geldituko da 'Karabana' gaur gauean

EiTB

Unai eta Eneko Elgezabal okinak, Aitor Aurrekoetxea talogilea eta Antton Elorriaga Toc musika taldeko kidea elkarrizketatuko dituzte Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek.

  • Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak

    Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek aurkezten duten 'Karabana' saioa Mungian geldituko da. Hainbat gonbidatu eta sukaldaritza zale jarriko dira bi aurkezleen sukalde ibiltariaren aurrean.

Besteak beste, Unai eta Eneko Elgezabal Gure Ogiako okinak, Aitor Aurrekoetxea talogilea eta Antton Elorriaga Toc musika taldeko kidea elkarrizketatuko dituzte Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek. Belako taldeko Lore Nekane eta Josu Ximun Billelabeitia eta Gorka Gamiz Eko Lurrekoak ere hartuko dute parte saioan. Halaber, Uxue Irastorza kolaboratzailearen txanda izango da.

'Karabana' astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.