Itxi

Kulturunea

Kulturunea

Kulturunea

Musika

Gari & Maldanbera kontzertua, 22:30ean, "Kulturunea" saioan

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztuko du emanaldia.

0:21
Gari

"Kulturunea" saioak Gariren kontzertua eskainiko du gaur ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean, Ilaski Serranok aurkeztuta.

Iñaki Igon Garitaonandia 'Gari'k (Legazpi, 1963) bakarka daraman ibilbidean hamargarren diskoa argitaratu zuen 2018ko abenduan. Euskal kantagintzan itzal luzeko sortzailea da, herri memorian gordetako abesti askoren egile. Bere azken lana ('Estutu', Elkar) 2016an argitaratu ostean, zortzi pieza berri jendarteratuko ditu azaroan, ordukoan abiarazitako estiloan sakonduz.

Gariren ahots xuxurlatu eta hauskorrak, zenbait abestiren groove-ak eta atmosferadun soinu geruza ezberdinek osatzen dute 'Beste denbora batean' diskoaren arima. Hor nabarmentzen da gehienbat aurreko diskotik berri honetara arteko jauzia.