Merlí
21:00etan
Maitasuna, gizarte arazoekin amaitzeko, 'Merlí'ren proposamena
EITB
Merli haserre egongo da Brunorekin, eta Marcek Pau zaindu behar izango du, nahiz eta bizi duen egoerarekin gaindituta egon.
Internet bidez jardungo da, gaur, irakasle lanetan Merli. Gizarteak politikoki zuzenak izatera behartzen gaituela azalduko die ikasleei, eta itxurazko zuzentasun horrekin amaitzeko maitasuna proposatuko die.
Eguneroko egoeratan, ordea, gauzak ez dira horren errazak izango. Merli Brunorekin haserretuko da Erromara bizitzera joateko hartu duen erabakiarengatik. Bestalde, Marcek Pau zaindu beharko du gaixo dagoelako, baina gaindituta dago eta ezin du gehiago. Horrez gain, Tania eta Pol ika-mikan ibiliko dira huskeriengatik.
'Merlí' gaur izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.