Itxi

Natura Bizia

Natura Bizia

Natura Bizia

22:30ean

Ura protagonista, "Natura Bizia" saioaren azken atalean

EITB Media

Alberto Iñurrategi aurkezlearekin solastatuko dira Iñaki Antiguedad hidrogeologoa, Arturo Elosegi biologoa, Esteban Iriarte, Aitor Lekuona, Xabier Buenetxea basogintzako ingeniari teknikoa eta Luis Lobo.

0:31
Alberto Iñurrategi

Alberto Iñurrategik gidatutako "Natura Bizia" saioak Ur geza: Bizitzaren sorgunea atala eskainiko du gaur.

Lurrazalaren hamarretik zazpi ura da, baina ur horren guztiaren zati txiki bat baino ez da edangarria; apenas, % 2a. Lurrean bizi diren izaki guztiek, animaliek edo landareek, ura behar dute bizitzeko.

414 ibaik zeharkatzen dute gure lurralde txikia. Isurialde atlantikokoak, labur eta emaritsuak dira; luze eta bareak, berriz, beren urak Ebrora isuri eta Mediterraneora doazenak. Hezeguneekin batera, planetako ekosistema baliotsuenetako bat osatzen dute. Naturaren arteriak dira. Bizitza sostengatzeko ezinbesteko diren sedimentu eta jariakinak garraiatzen dituzte alde batetik bestera, beraien ibilbide osoan zehar.

Biodibertsitate harrigarri baten bizitoki, kontsumitzen dugun ur gehienaren sorburu, beste ezeren gainetik bizitzaren sorgune dira ibai eta hezeguneak.

Atal honetan Iñaki Antiguedad hidrogeologoak, Arturo Elosegi biologoak, Xabier Buenetxea basogintzako ingeniari teknikoak eta Esteban Iriartek, Aitor Lekuonak, Luis Lobok hartuko dute parte.

"Natura Bizia, Ur geza: Bizitzaren sorgunea" azken atala, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.